Non daude emakume zuzendariak?

Filma amaitu egin zen, argiak itzali ziren, eta gizon batek Jennifer Kent zuzendaria iraintzeko eskubidea zuela pentsatu zuen. Bere oihu hori mundu osoan entzun zen, batez ere, Kent Veneziako jaialdiaren aurtengo edizioko Sail Ofizialeko zuzendari emakume bakarra izan delako. Hori izan da, hain zuzen, jaialdi horretako albiste garrantzitsuenetariko bat: emakume bakarra izan dela, alegia.Ez da lehen aldia datu hauetan erreparatzen dudala, izan ere, Donostiako Zinemaldian,

By |2019-05-16T11:13:25+02:0025 iraila, 2018|

Emakume lesbianentzako erreferente bila fikzioan

Asteburu honetan, bazkalondo batean, filmen eta telesailen inguruan hitz egiteko aukera eduki dut. Bertan, emakume lesbianek, fikzioan beste emakume lesbianen erreferentzia gutxi dituztenez, emakumeen arteko maitasun istorio bat dagoen edozein telesail edo film ikusten dituztela aipatu zen. Nire ondoan zegoenari arrazoi guztia eman behar izan nion, eta zer hausnartu eman zidan esaldi honek. Arrazoi garrantzitsu bat dago emakume lesbianek horrela jokatzeko: emakumeen arteko amodio istorio

By |2018-06-05T11:52:02+02:005 ekaina, 2018|

Emakumeen garaia iritsi da zinemaren industriara

Harvey Weinsteinen kasuak hautsak harrotu ditu zinemaren munduan. Salaketek bere irudia eta ekoiztetxea hondoratu dituzte, eta orain arte ikusi gabeko iraultza sortu dute zinemaren industrian. Sexu-jazarpena jasan duten emakume eta gizonek euren ahotsak jaso dituzte eta erasotzaile berrien izenak atera dira, hala nola, Kevin Spacey, Dustin Hoffman, Brett Ratner eta James Toback. Gaur egun, horren negatiboa den gertakari batetik zerbait positiboa atera dela ondoriozta genezake.

By |2018-02-13T10:32:38+02:0013 otsaila, 2018|

Mexikoko ahots bakartiaren bizitza

Chavela Vargas musika mexikarra abesten zuen kantari garrantzitsuena izan zen, baina askok ez dakitena zera da, bera ez zela Mexikon jaio, Costa Rican baizik. Bizimodu bakartia izan zuen Chavelak, gurasoek baztertu egin baitzuten “mutil” itxura eta portaera zituelako. Bere bizitzaren nondik norakoak jasotzen dituen dokumentala da Chavela, Catherine Gund eta Daresha Kyi zuzendari estatubatuarrek egindakoa. Chavela Vargas ikur bihurtu zen abesten hasi zenean, eta garaiko

By |2017-12-19T09:17:08+02:0019 abendua, 2017|

Zurriolako Butaka: Irailak 23

65. Donostia Zinemaldiko bigarren Zurriolako Butaka saioaren errepasoa duzue segidan. Lehenik eta behin, Handia filmeko Aitor Arregi eta Jon Garaño elkarrizketatu ditu Inaxio Esnaola aurkezleak. Ostean, Miren Manias ikerlari eta Berria egunkariko kolaboratzailearekin izan da. Eta saioa amaitzeko, Zinea atariko kritikari Mikel Zumeta eta blogari Amaia Garcia izan dira adituen solasaldian. https://youtu.be/vA-_kzb3zTM

By |2019-05-16T11:04:30+02:0023 iraila, 2017|

Bloga: Zineman ere harro

Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Data hori aitzakia moduan hartuta, LGTBIQ+ pertsonen istorioak eta aldarrikapenak jasotzen dituzten film onenen zerrenda ekarri nahi izan dut txoko honetara. Homofobia eta transfobia eguneroko errealitatea dira munduko leku askotan, eta LGTBIQ+ komunitatearen eskubideen aldarrikapenak entzutea beharrezkoa da. Horregatik, oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit film hauek, oso kalitate onekoak direlako eta maitatzeko modu asko daudela erakusten digutelako. La

By |2017-10-09T13:40:34+02:004 uztaila, 2017|

Txiletik datorren aldarrikapena

Aste honetan, Pepa San Martin zuzendari txiletarraren Rara pelikula estreinatuko da gure zinemetan. Filma Karen Atala epaileari gertatutako istorioan oinarritua dago. Bere alaben kustodia galdu zuen Atalak, senar ohiak, elkarrekin zituzten alabentzat, bikote lesbiana batekin bizitzea kaltegarria zela argudiatu baitzuen. Filmak egoera horren salaketa egingo du, eta bikote homosexualak guraso izan daitezkeela aldarrikatuko du. San Martinen filma Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean eskaini zuten, eta Sebastiane Latino saria jaso

By |2017-03-27T14:04:32+02:0021 martxoa, 2017|

‘Marrubia eta txokolatea’ filmetik errealitatera, Kubako zinemaren bidez

Kuban eman ditut 2017ko lehen egunak, eta bertan bizitakoen ostean, Fresa y Chocolate (Tomás G. Alea eta Juan Carlos Tabío) filma ikusteko gogoa izan dut. Pelikula 1993an estreinatu zuten, eta urte berean film onenaren saria jaso zuen Habanako Festibalean. Kubako zinemaren ikur bihurtu da ordutik, nazioartean hainbat sari eta hautagaitza ere jaso dituelako (Oscar saria eskuratzeko proposatu zuten lehen film kubatarra izan zen). Filmari erreferentzia

By |2017-02-07T11:24:50+02:007 otsaila, 2017|
Go to Top