Kontsumo ohiturak aztertuko ditu On produkzioak ekoiztetxeak
Zure platerean hasten da mundua ikus-entzunezkoa prestatzen ari dira On Produkzioak ekoiztetxea eta Landarlan Ingurumen Elkartea. Lankidetzan martxan jarritako proiektu berri honek Euskal Herriko txoko ezberdinetako ekoizle eta baserritar txikiei protagonismoa eman nahi die, kontsumo ohituren inguruko hausnarketa proposatuz.