Akelarre filma, NETFLIXen ikusgai
Pablo Agueroren Akelarre lana, igaro berri den Goya sarien azken edizioko filmik sarituenetako bat, Netflix onlineko plataformaren katalogoan dago eskuragarri.
Pablo Agueroren Akelarre lana, igaro berri den Goya sarien azken edizioko filmik sarituenetako bat, Netflix onlineko plataformaren katalogoan dago eskuragarri.
Pablo Agüeroren Akelarre eta David P. Sañudoren Ane dira, besteak beste, datorren otsailaren 8an Madrilen banatuko dituzten Espainiako Zinema Berriemaileen Elkartearen Feroz sariak eskuratzeko euskal hautagaiak. Aktoreen artean, Amaia Aberasturi (Akelarre) eta Patricia López Arnáiz (Ane) ere ageri dira.
Ikusgai da jada Akelarre filmaren trailerra. Pablo Agueroren azken lana Euskal Herrian errodatu zuen, eta Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko sail ofizialean lehiatuko da.
Victor Cabaco zuzendariaren Vitoria, 3 de marzo filmak lau sari jaso berri ditu Apuliako Nazioarteko Zinema Jaialdian (Italia): film onena izendatzeaz gain, Amaia Aberasturiri eta Ruth Diazi emakumezko aktore nagusi zein taldeko aktore onenen errekonozimendua eman diote, eta Alberto Berzalek jaso du taldeko gizonezko aktore onenaren saria.
Bukatu dute Pablo Agüero argentinarraren Akelarre filmaren errodajea. Ekoiztetxeak igorritako prentsa ohar baten arabera, Zarautz izan da azken hartualdiak jaso dituen lokalizazioa. Muntaiaren fasera igaroko dira orain, 2020ko estreinaldia jomuga.
Iragan astelehenean, maiatzaren 6an, abiatu dute Pablo Agüero zinegile argentinarraren Akelarre drama historikoaren filmatzea. EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat zonaldetan arituko dira datozen zazpi asteetan.
Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunaren sinbolismoaz baliatuz, estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan Victor Cabaco zuzendariaren Vitoria, 3 de marzo filma. Horren aurretik, Gasteizko hiritarrei eskainitako aurrestreinaldi saio berezi bat egingo dute otsailaren 28an.
1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertakari historikoak kontatuko dituen Vitoria, 3 marzo dokumentala errodatzen hasi dira Arabako hiriburuan. Grabaketak bost edo sei astez luzatuko dira, eta Gasteizen filmatuko dute osorik. Victor Cabacok zuzendutako filmeko zenbait sekuentziatan boluntarioen laguntza beharko dute, eta izena emateko deialdia zabalik da jada.