‘Ama Mu etxera itzuli da’ animazioa, euskaraz estreinatuko da ostiralean

Datorren maiatzaren 13an estreinatuko dute Ama Mu etxera itzuli da, 2022an Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren filma. Baserri bateko abereen bizipenetatik abiatuta, “etxe” hitzaren esanahiaren inguruko hausnarketa plazaratzen du lanak.