10.000 ikusle baino gehiagok ikusi dute ‘Bizkarsoro’ filma

Euskal Herriko mugak zeharkatzen ari da Josu Martinezek zuzendutako istorioa. Gaur bertan, Bordeleko Euskal Etxeak antolatuta, hiriko ALCA Auditoriumean pantailaratuko dute, 18:30ean. Lan-taldeko kideak bertan izango dira.