‘LOS PEQUEÑOS AMORES’: Ilusio faltsuak, amets utopikoak eta etorkizun frustratuak
Zuzendaria: Celia Rico Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Zinema espainiarrak birplanteamendu estetiko eta filosofikoa bizi du pandemiaz geroztik. Ikusi besterik ez dago azken urteotan hartu duen norabidea, hirigune zalapartatsuetatik ihesi, landa-eremuetan aurkitu baitute babesa hainbat zinemagilek. Eta batez ere, hasiberriek. Dozenaka zenbatu daitezke beren lehen edo bigarren film luzeak ingurune natural, lasaigarri eta (ia kasu guztietan) uda garaian girotu dituztenak; emaitza adierazgarrienak 2022an ezagutu bagenituen ere,