‘Luis Gasca, komikia eta zinema’ erakusketa, Okendo Kultur Etxean

Luis Gasca zenaren irudia omentzeko helburuarekin sortu duten Luis Gasca, komikia eta zinema erakusketa azaroaren 8ra arte egongo da ikusgai Donostiako Gros auzoko Okendo Kultur Etxean. Komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituekin elkarrizketa formatuko hiru topaketa eginez borobilduko dute mostra.