Urte berria indartsu hasiko du Bilboko Fas Zineklubak

2023ari ongietorria emateko asmoz, lau film luze pantailaratuko dituzte FAS Zineklub bilbotarreko kideek, urtarrilean. Ohi bezala, Carmen aretoan egingo dituzte emanaldiak eta saio bakoitzaren aurretik film labur bana ere eskainiko dute, KORTen! sailean.