‘Aundiya’, zine aretoetara iristeko azken pausuak ematen
Aitor Arregi eta Jon Garañok zuzendutako filma azken pausuak ematen ari da zine aretoetara iristeko. Orain bukaerako fasean murgilduta daude. Lan handia egiten ari dira postprodukzio eta batez ere, efektu digitalekin. Udan iritsiko da zinema aretoetara.