Altzaren memoria berreskuratu du ‘Altza 1931-1937: Ilusio galduen kronika’ dokumentalak
Donostiako Ekialdeko Barrutiko Memoria eta Historia lantaldeak antolatuta, Altza 1931-1937: Ilusio galduen kronika dokumentalaren jendaurreko aurkezpena egin dute asteburuan. Euskarazko pieza laburra da, Altza Historia Mintegia elkarteak, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen sailarekin elkarlanean ondurikoa.