Altsasuko auzia iruditan jaso du Irati Sarasua kazetariak
2016ko urrian, Altsasuko (Nafarroa) taberna batean bi Guardia Zibilekin izandako liskarrengatik epaitzen ari dira zortzi gazte Espainiako Entzutegi Nazionalean. Terrorismoa egozten diete auzipetutako gazteei, eta hauek errugabe direla adierazi dute behin eta berriz. Hautsak harrotu ditu gaiak euskal gizartean, eta auziaren ertz guztiak bildu nahi izan ditu Irati Sarasua kazetariak Altsasu, muturrerainoko bidaia dokumentalean.