Memoria izango du ardatz III. HARIAK zinemaldiak
Azaroaren 7tik 17ra bitartean, erresistentzia istorioak ezagutzeko aukera egongo da Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan. Filmen emanaldiez gain, punta-puntako solasaldiak hartuko ditu programak.
Azaroaren 7tik 17ra bitartean, erresistentzia istorioak ezagutzeko aukera egongo da Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministan. Filmen emanaldiez gain, punta-puntako solasaldiak hartuko ditu programak.
Errenteriako Ozzinema zineklubak Amets Arzallusek eta Marc Parramonek zuzendutako Altsasu (gau hura) (2021) filmaren emanaldiarekin itxiko du otsaileko egitaraua. Asteartean, hilak 22, 19:30etik aurrera Errenteriako Niessen zinema-aretoan egongo da ikusgai.
Iazko jaialdia bost hilabetez atzeratu eta ekainean ospatu bazuten ere, Miarritzeko FIPADOC Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiaren 2022ko edizioa jatorrizko datetan egingo dute. Urtarrilaren 17tik 23ra bitartean, 200 film inguru pantailaratuko dituzte, tartean, Amets Arzallusek eta Marc Parramonek zuzendutako Altsasu (gau hura) dokumentala.
Verkami plataformako crowdfunding kanpaina oraindik zabalik dagoen arren (11 egun falta dira), 25.000 euroko langa aspaldi gainditu zuen Altsasu (Gau Hura) dokumentalak, norbanako anonimoek egindako 773 ekarpenen bidez. Marc Parramon eta Amets Arzallusek zuzendutako lanak egunotan ospatzen ari diren Docs Barcelona jaialdian ikusi du argia.
Marc Parramon dokumentalgile katalana eta Amets Arzallus bertsolari eta kazetari euskalduna Altsasuko gertaeraren ondorengoak erretratatzeko dokumentala prestatzen aritu dira azken lau urte luzeetan, eta orain, postprodukzioa bukatu eta proiektua nazioarteko zabaltzeko finantzaketa eskuratzeko, crowdfunding kanpaina abiatu dute Verkami plataforman.