‘Irrintzina’ dokumentala ekainean helduko da Euskal Herrira
Klima aldaketaren aurkako Bizi! kolektiboak eta Ipar Euskal Herritik Frantzia osora hedatu den Alternatiba mugimenduak 2015ean Parisen egin zuten COP21 Aldaketa Klimatikoari buruzko Goi-bileraren harira dozenaka aldarrikapen ekintza burutu zituzten; guzti horiek biltzen dituen dokumentala osatu dute Pascal Hennequin eta Sandra Blondelek, Irrintzina izenekoa. Ekainean gurera helduko da lana.