Bost proiektu latinoamerikar, XI. Sebastiane Latino sarirako finalista
Ekoizpen argentinarra duten lau lan eta kolonbiar bat dira 2023ko aitortza jasotzeko hautagaiak. Irabazlearen berri abuztuan emango du GEHITU elkarteak.
Ekoizpen argentinarra duten lau lan eta kolonbiar bat dira 2023ko aitortza jasotzeko hautagaiak. Irabazlearen berri abuztuan emango du GEHITU elkarteak.
Atzo, irailak 25, banatu zituzten 67. Donostia Zinemaldiko Industriaren sariak. Zinema Eraikitzen, Glocal in Progress, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Ikusmira Berriak ekimenetan parte hartu duten proiektuei emandako garaikurrak dira, eta hala, horien sustapena zein ekoizpena indartuko dute.
Hamabi herrialdetako hamasei proiektu bilduko ditu Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroak bere aukeran, zortzigarren urte honetan 209 izen-emate jaso ondoren. Besteak beste, Asier Altuna, Cesar Diaz, Ana Garcia Blaya, Pablo Giorgelli, Diego Lerman eta Mariana Rondon zuzendariek aurkeztuko dituzte beren lanak.