Sundance 2019: zinema independentearen aurtengo apustuak

Sundance Film Festival, urtarrileko azken bi asteetan zehar, Park City udalerrian (AEB,Utah) ospatu ohi den nazioarteko zinemaldia da. Helburu nagusia, zinemagintza independenteari bultzada ematea izaten du. Robert Redford aktoreak eta estatuko gobernadorea zen Scott Mathesonek bultzaturik, Hollywoodeko industria erraldoitik at zeuden zinemagile gazteei aukera eskaintzeko ideiarekin garatu zen, nahiz eta azken urteotan kontzeptu honetatik kanpo dauden hainbat film ere aurkeztu izan diren. Aurtengoa, Urtarrilaren 24a