ALMA sarietan aitortu dituzte ‘Robot Dreams’ eta ‘Upon Entry’

Espainiako gidoigileen sindikatuak komedia generoko gidoi onena izendatu du Pablo Berger bilbotarraren animaziozko lana. Aldiz, drama generoko gidoi onenaren aitortza egin diote Basque Films ekoiztetxearen proiektuari.