Kresala Zinekluba maiatzeko egitarauari ekiteko prest da
Bi astez atseden hartu ostean, Donostiako Kresala Zinekluba bueltan da. Hiru hitzordu atondu dituzte datozen astearteetarako. Ohi bezala, 19:30ean, Trueba aretoan izango dira emanaldiak, eta ZINEAn horietara bertaratzeko sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu.