‘PAPICHA’: Oihalen artean amestutako askatasuna
Zuzendaria: Mounia Meddour Herrialdea: Aljeria Urtea: 2019 Aljerian jaio eta hazi zen Mounia Meddour zinemagilea. Hemezortzi urte zituela, Frantziara ihes egin izan behar izan zuten berak eta gurasoek, aljeriako gerra zibilaren testuinguruan, aitak jasotako heriotza mehatxuak zirela eta. Aljerreko unibertsitatean kazetaritza ikasketak abiatu zituen Meddourrek, beranduago, Parisko La Fèmiseko zuzendaritza uda-ikastaroetan parte hartuz. Zinema dokumentalak ardazten du, batik bat, bere filmografia; hala eta guztiz ere,