Surfari eskainitako film jaialdia egingo dute Zierbenan

Zierbena Surf Film Festibal, surfari eta, oro har, itsasoari eskainitako jaialdia ospatuko dute datorren asteburuan Bizkaiko Kostaldeko Zierbena herrian.  Bertan kokatzen den La Arena hondartza, Kantauri Itsasoan aritzen diren surflarientzat txoko kuttuna, izango da agertoki nagusia, eta uztailaren 6an eta 7an egingo dira ekitaldiak. Orotarikoa izango da programazioaren mamia, baina filmek dute garrantzi handiena.  Hawaiitik Tahitira, edota Peahi eta Mexikoko hondartzak bisitatuz, surfa gogoko dutenentzako