‘SAINT OMER’: Ulertezin denaren kiribila

Zuzendaria: Alice Diop Urtea: 2022 Herrialdea: Frantzia Alice Diopen ibilbideak gizarte behatzaile esentziadun egilea dela esaten digu, izan ere, bere aurreko dokumentaletan (Saint Omer hau da bere lehen fikzio lana) gizarte argazki adierazkorrak helarazi dizkigu, askotan jatorri afrikarreko emakumeek Frantzia garaikidean daukaten egoeraren ingurukoak. Berez hemen ere gaiak ez dira gehiegi desbideratzen, nahiz eta zine judizialaren alorrean sartuko garen bete-betean: Laurence Coly (Guslagie Malanda) epaitua