Bueltan dira Udako GOLEM saioak

Bilbo zein Iruñeko GOLEM exibidoreek areto bat eskainiko diete, uztailean eta abuztuan zehar, denboraldian zehar estreinatu diren eta pantaila handian eta jatorrizko bertsioan berriz ikusteko aukera merezi duten film interesgarrienei. Guztira 24 titulu jatorrizko bertsioan azpitituluekin, hirunaka txandakatuz joango direnak, sei egunean behin, ordutegi desberdinetan.

By |2023-07-05T12:51:03+02:005 uztaila, 2023|

Telmo Esnalen ‘Urtzen’ lanaren emanaldi sorta, Iruñean eta Bilbon

Gaur, uztailak 22, hasi eta datorren asteartera arte, uztailak 27, Telmo Esnal zinemagilearen proiektu berriena, kontzientzian eta itsasoan sakontzen duen Urtzen collage zinematografikoa, eskainiko dute Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan, Udako Golem programazioaren baitan. Bilbon, aldiz, abuztuan izango da ikusgai.

By |2021-07-22T10:02:50+02:0022 uztaila, 2021|

Bizikidetza eta Giza Eskubideen aldeko Zinexit zine erakusketa gaurtik aurrera Bilbon

Bizikidetza eta topagunerako plaza irekia da Zinexit, ikus-entzunezko ekoizpenen bidez, norbanakoen ametsak, iritziak eta galderak plazaratzeko eta partekatzeko aukera ematen duen jaialdia. Seigarren edizioa egingo dute egunotan Bilboko Alhondigan, eta bost film eskainiko dituzte orotara.

By |2015-11-10T10:46:42+02:0026 urria, 2015|

Theo Angelopoulos zinegileari buruzko zikloa, urritik urtarrilera Bilbon

https://youtu.be/ElqcWe2qRMU Theo Angelopoulos greziar zinegile, gidoigile eta ekoizlea, XX. mendeko Europako zinegile handienetakoa, 2012an zendu zen ustekabean, eta ezin izan zuen beren azken lana amaitu. Bada, Bilboko Alhondigako Azkuna Zentroak hiru hileko zikloa eskainiko dio bihartik hasita.

By |2015-10-26T11:57:07+02:0020 urria, 2015|

Zirkuitu komertzialetatik kanpoko euskal lanak, irail eta urrian Bilbon

Egin salto! Ikus-entzunezkoaren beste mapa bat zikloa aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroak irail eta urri hasieran. Zirkuitu komertzialetik kanpo aritzen diren euskal zinegileen lanak erakustea du helburu, eta besteak beste, Koldo Almandoz, Maria Elorza eta Lander Camareroren lanak proiektatuko dituzte.

By |2015-09-11T12:51:30+02:007 iraila, 2015|
Go to Top