Astean behin zinemara: Joanba Berasategi-ren ‘Alhambrako giltza’
Tradiziozko fikzio-zinema euskalduna edo dokumentala, ia lur jota dago egun. Teknikariak edo egileak Madrilen ari dira lanean, arrakasta handiarekin ari ere. Euskal Herrian, laburmetraie nekoizpena alde batera utzita, luzemetraien egoera penagarria da. Ez da ekoizten ekonomiaren, estetikaren eta gaien aldetik interesik duen ia ezer. Badakit, ziur jakin ere, Kultura saileko arduradunak ari direla ahaleginean, zinemagintza egoera txar horretatik ateratzeko. Imajinazioa, adorea eta zortea izatea opa dizkiegu, benetan. Hala