Zinemaldi berri on

Generoko zinema, filmak areto ilunetan ikusteko magia eta ikusleak omentzeko nahia izango dira 67. Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-galarako inspirazio-iturri erabili dituzten argudio nagusiak. Alfonso Cuaronen ‘Roma’ aintzatetsiko dute ere gaurko ekitaldian, Nazioarteko Kritikarien FIPRESCI sariarekin.

By |2022-08-29T13:11:45+02:0020 iraila, 2019|

Kritika: ‘Roma’

Zuzendaria: Alfonso Cuarón Urtea: 2018 Herrialdea: Mexiko –Mexikar erretratu kutuna, Netflixen bitartez– Mexikar zineak 1936tik 1959ra bitartean Urrezko Aro bat izan zuela esan ohi da, eta uberari jarraiki, zine historialari eta kritikari askok 2000tik aurrera beste berpizkunde bat ikusi dute, bertoko zinegile batzuk nazioartean izandako arrakasta eta oihartzunari lotutakoa. Hor ditugu Alejandro González Iñarritu, Guillermo del Toro, Carlos Reygadas, Michel Franco, Amat Escalante edo Tatiana

By |2018-12-12T11:28:53+02:0012 abendua, 2018|

Veneziako Mostra 2018: ‘Roma’ filmak jaso du Urrezko Lehoia

“Garena ehuntzen duen haria da memoria” Esaldi honekin laburbildu du Alfonso Cuarón zuzendariak Twitter bidez bere azken ekoizpena. Netflixek Veneziako Mostrako Sail Ofizialean sartzea lortu duen hiru filmetako bat izanik, 2013an aurkeztutako eta zuzendari onenaren Oscar saria jasotako Gravity zientzia fikziozko istorio hartatik oso urrun kokatuko den ekoizpenarekin iritsi da mexikarra jaialdi italiarrera. Eta nola iritsi ere, Alberto Babera Mostrako zuzendariak aurtengo egitaraua aurkeztu zuenetik, Urrezko Lehoia

By |2018-09-10T15:07:19+02:0010 iraila, 2018|

Veneziako 75. Mostra: kontuan izan beharreko zenbait auzi

Cannesko zinema jaialdiaren 70. ekitaldian, Festival de Cannes: scandales et controverses erakusketa antolatu zuen Thierry Frémaux zuzendariak. 1939ko lehen Festival international du film hartatik gaur egun arteko eskandalu, txistualdi eta boikot guztietatik ibilbide bat proposatu zuen bertan. Martxa honetan baina, erakusketaren bigarren zatia prestatzen hasi beharko dira laster: Netflix plataformarekin izandako afera dela batetik, kazetariak kontrolatu eta beraien lana duintasunez burutzeko ezarritako zailtasunak direla bestetik, edota

By |2018-08-27T11:54:27+02:0027 abuztua, 2018|

Donostia Hiria Publikoaren Saria lortzeko lehiatuko diren hamar film berri iragarri ditu Zinemaldiak

Donostia Zinemaldiak Donostia Hiria Publikoaren Saria lortzeko lehiatuko diren hamar film berri iragarri ditu. Hala, hamazazpi izango dira 66. ekitaldiko Perlak saila osatuko duten ekoizpenak. Jacques Audiard, Damien Chazelle, Alfonso Cuarón, Lukas Dhont, Ciro Guerra eta Cristina Gallego, Mamoru Hosoda, Nadine Labaki, Spike Lee, Jia Zhangke eta ekitaldia itxiko duen Bradley Cooper zuzendarien lanak ikusteko aukera egongo da irailaren 21etik 29ra bitartean.

By |2018-08-14T12:07:59+02:0014 abuztua, 2018|
Go to Top