17 lan lehiatuko dira 2016ko Punto de Vista jaialdian
Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren hamargarren edizioa otsailaren 8tik 14ra luzatuko da, eta orotara 17 herrialdetako bederatzi film luze eta zortzi labur lehiatuko dira sail ofizialean. Hautaketa Batzordeak deialdira aurkeztutako 1.237 lanen artean aukeratu ditu.