Kutsidazu 409. ‘THE HOLDOVERS’
Zuzendaria: Alexander Payne Urtea: 2023 Iraupena: 130 min. Herrialdea: AEB Generoa: Komedia | Drama | 70ko hamarkada Paul Hunham AEBetako eskola-barnetegi pribatu bateko historia irakaslea da. 1970eko hamarkada betean, herrialdean influentziarik handiena duten familia aberatsetako semeak joaten dira Barton akademiara. Hunhamek, Bartoneko ikasle ohia bera, ez ditu estimu handitan ez ikasleak, ezta eskolako langileak ere. Harentzat, edozer egiteko eskubidea dutela uste duten haur lotsagabeak dira ikasleak,