‘Men’: Denak berdinak ote?
Zuzendaria: Alex Garland Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua Alex Garland britainiarrak bere narrazioetan, Ex-Machina filmean edo Devs telesailean, esaterako, zientzia fikzioaren planteamenduak erabili ohi ditu gizartearen inguruko hausnarketak burutzeko. Men-en kasuan, Cannes-eko errealizadore hamabostaldian zirrara eta gorrotoa era berdintsuan piztu zituen filmean, androide eta zientzia esperimentuak albo batera utzi eta Garland terrorearen eremuetan sartuko da konplexu gabe. Kasu hontan ere, edonola, gizarte arazoei aurre egiteko