Terele Pávez aktorea zendu da

1939an Bilbon jaiotako Terele Pávez aktorea iragan ostiralean zendu zen Madrilen buruko isuri baten ondorioz. Antzerkigintzari eta zinemagintzari eskaini zizkion bere bizitzako urte gehienak, eta 70 film, antzezlan eta telesail baino gehiagotan hartu zuen parte. Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi filmean egindako lanagatik Goya saria jaso zuen 2014an.

By |2017-08-21T08:54:50+02:0013 abuztua, 2017|

Filmax International arduratuko da ‘Errementari’ filmaren banaketaz

Otsailean Berlinale jaialdian Alex de la Iglesia zinegile bilbotarrarekin egin bezala, egunotan Cannesen ospatzen ari diren festibal entzutetsuan Filmax International banatzailea erakartzea lortu du Paul Urkijoren Errementari opera primak. Kinoskopik, Pokeepsie Film, Nadie es Perfecto PC, Gariza Films, Euskaltel eta The Project Film Club eragileen artean altxa dute proiektua.

By |2019-05-15T13:26:45+02:0018 maiatza, 2017|

Saio berezia ostegunean Tabakaleran, Alex de la Iglesiarekin

Alex de la Iglesia zinegile bilbotarraren El día de la bestia filmak hogei urte bete zituen 2005ean, eta omenaldi gisa, Herederos de la bestia dokumentala osatu zuten David Pizarro eta Diego López zinegileek. Filma Sitges, Buenos Aires eta Malagako zinema jaialdietan eskaini dute orain arte, eta ostegunean, apirilak 6, Donostiako Tabakaleran estreinatuko dute, De la Iglesiaren parte hartzearekin.

By |2017-04-11T08:58:06+02:005 apirila, 2017|

Kritika: ‘El bar’

Zuzendaria: Alex de la Iglesia Urtea: 2017 Herrialdea: Espainia Madril, goizeko 9:00ak dira. Hiriguneko taberna batean hainbat pertsona daude gosaltzen, egunerokoari heldu aurretik. Horietako bezero bat tabernatik irtengo da, eta, ustekabean, tiro bat jasoko du buruan kalean dagoenean. Ikarak taberna hartuko du, bertan daudenek kalera ez irtetea erabakiko baitute, frankotiratzaile bat kanpoan omen dabilelako.  El bar pelikulak ez du inolako ezusterik ekarriko, eta ez naiz

By |2017-04-05T08:24:31+02:005 apirila, 2017|

Alex de la Iglesiaren ‘El bar’ urtarrilaren 20an estreinatuko dute

Alex de la Iglesia bilbotarraren El bar film berria 2017ko urtarrilaren 20an estreinatuko dutela zehaztu du Sony Pictures Releasing España banatzaileak. Filmak Madrilgo erdialdeko taberna batean gosaltzen ari den lagun taldea du protagonista; haietako bat tirokatu egingo dute establezimendutik irtetean, eta horrek ekintza segida eragingo du. https://youtu.be/lO84iqcU0Xg Urte hasieran, martxoaren erdira bitarte, zazpi astez errodatu zuten Alex de la Iglesia bilbotarraren El bar film berria. Valentzia

By |2016-08-19T11:42:05+02:002 abuztua, 2016|

Hasi da ‘El bar’ Alex de la Iglesiaren film berriaren errodajea

Atzerapenarekin, baina hasi dira filmatzen Alex de la Iglesia (Bilbo, 1965) zinegilearen proiektu berria, El bar. Bilbotarra gidoigile eta produktore lanetan ere izango da, Pokeepsie Films eta Nadie es Perfecto ekoizpen etxeen bidez, eta Atresmedia Cineren lankidetza izango du. Filma urte amaieran estreinatzea espero dute, eta Madril eta inguruetan errodatuko dute.

By |2019-05-15T13:01:18+02:0016 otsaila, 2016|

‘Herederos de la bestia’, ‘El día de la bestia’ aztergai duen dokumentala

Datorren urriaren 20an hogei urte beteko dira Alex De la Iglesia zinegile bilbotarraren El día de la bestia bigarren film luzea estreinatu zela. Bada, urteurrena baliatuta, filmaren historia, eta genero fantasiko eta beldurrezkoan izan zuen eragina aztertuko dituen dokumentala prestatzen ari dira David Pizarro eta Diego López.

By |2019-05-16T16:34:02+02:001 apirila, 2015|
Go to Top