‘El día de la bestia’ filmari musika jarriko dio ZA!-k, Tabakaleran
Álex Pouk eta Pau Rodriguezek osatutako bikoteak Álex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren klasikoari doinua jarriko dio zuzenean. Larunbatean, 19:00etan ekingo diote saioari.
Álex Pouk eta Pau Rodriguezek osatutako bikoteak Álex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren klasikoari doinua jarriko dio zuzenean. Larunbatean, 19:00etan ekingo diote saioari.
2024ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko irudi nagusia Santipérez (Santi Perez) ilustratzaileak sortu eta Ytantos estudioak diseinatu du. Kafka eta hark idatzitako Metaformfosia eleberria izan dute ardatz.
Urriaren 5etik 15era bitartean ospatuko duten ekitaldian egongo da ikusgai Bixagu Entertainment euskal ekoiztetxearen koprodukzioa duen beldurrezko filma. Hego Euskal Herrira azaroaren 17an iritsiko da. Bestalde, Pablo Berger zinemagile bilbotarraren Robot Dreams animaziozko filma ere Sitgesetik pasako da, zinema aretoetan abenduaren 6an estreinatu aurretik.
Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren Veneciafrenia (2021) filmak zabalduko du, urriaren 29an, Donostiako 32. Fantasiazko eta Beldurrezko Astea. Jaialdiaz gozatzeko abonuak gaur bertan jarriko dituzte salgai, 11:30ean, eta datorren asteartean, urriaren 26an, erosi ahalko dira sarrera solteak.
Zuzendaria: Alex de la Iglesia Urtea: 1995 Herrialdea: Euskal Herria / Espainia -Zoratuta egon behar mundua salbatzeko- Kontatzen zuen Alex de la Iglesiarekin gidoilari ibiltzen den Jorge Guerricaechevarriak nola joan ziren biak Bilbotik Madrilera Acción Mutante, haien lehen filma, finantzatzen saiatzera. Almodovar anaien El Deseo ekoiztetxean lortu zuten laguntza, baina hiriko gizon lanpetuen legez, gutxi agertzen omen ziren ekoizleak bulegoan, eta itxaronaldi luze haietan
Zinemagile bilbotarraren proposamen berria, El cuarto pasajero luzea, zazpi astez errodatuko dute Euskal Herrian, Errioxan eta Madrilen, eta joan zen astetik Bizkaiko hiriburuan dago komedia erromantikoa garatzen ari den lantaldea. Blanca Suarez, Alberto San Juan, Ernesto Alterio eta Ruben Cortada dira protagonistak, eta road movie formatua izango du.
#BilbaoUdazkena2020 ekimenaren testuinguruan egingo dute aurten FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdia, azaroaren 7tik 12ra. Pandemiaren eraginez urte erdi atzeratu den 26. ekitaldian John Carpenter, Donald Cammell eta Bong Joon Ho zinemagileak omenduko dituzte, eta Sail Ofizialean hamar film luze lehiatuko dira.
Egitasmo berria jarri du martxan EZAEk, Euskadiko zine-aretoen elkarteak: Euskal Zinemaren Eguna. Hiru hilero burutuko den ekimena da, eta ikusle gazteak zinemara hurbildu eta belaunaldi berriei euskal zinemagintzaren ekoizpen ezagunenak pantaila handian aurkeztea izango da helburu bikoitza.
Hamaika ekoizpen sartu ditu Donostia Zinemaldiak, urtero, Espainiako ekoizpenei eskaintzen dion Made in Spain tartean. Batetik, beren lehen filma zuzendu duten bost sortzaileren lanak aurkeztuko dituzte; bestetik, ibilbide oparoa duten beste bost zuzendariren lanak ikusi ahal izango dira; eta Fotogramas zinema aldizkariaren omenezko dokumental bat proiektatuko dute, azkenik.
Limako zinema jaialdiaren 22. ekitaldia abuztuaren 3tik 11ra egingo da, eta bertan, euskal filmak ikusteko aukera egongo da lehen aldiz. Peruko hiriburuko Euskal Etxeak bultzatuta, hiru film proiektatuko dituzte: bi euskal kulturarekin lotura dutenak, eta hirugarrena, Hego Amerikako ekoizpen bat, kolonbiar-venezuelar-argentinarra.