Amaitu dute ‘Akelarre’ filmaren errodajea
Bukatu dute Pablo Agüero argentinarraren Akelarre filmaren errodajea. Ekoiztetxeak igorritako prentsa ohar baten arabera, Zarautz izan da azken hartualdiak jaso dituen lokalizazioa. Muntaiaren fasera igaroko dira orain, 2020ko estreinaldia jomuga.