Euskal zinemari eskainitako zikloa, egunotan Frankfurten
Etxepare Euskal Institutuak eta Alemaniako Zinema Institutuak elkarlanean, euskal zinemari eskainitako zikloa programatu dute egunotan Frankfurteko Film Museum-en. Orotara zortzi euskal film, luze zein labur, eskainiko dituzte uztailean zehar. Gaur bertan, uztailak 18, Montxo Armendarizen 27 ordu (1986) eta Ageda Kopla Taldearen Beti Bezperako Koplak (2016) eskainiko dituzte.