‘REAS’: Ametsei helduz, gorantz egitearena

Zuzendaria: Lola Arias Urtea: 2024 Herrialdea: Argentina – Alemania – Suitza Antzerki munduan ibilbide luze eta saritua duen egilea da Lola Arias. Hogei urtetik gorako eskarmentua du antzezlanak idazten eta zuzentzen, eta zinemaren esparrura ere eraman du eskarmentu hori azken urteetan: bere ‘opera prima’ izan zen Teatro de guerra (2018) filmaren ildoak berreskuratu eta hedatu ditu zinemagileak bigarren lana izan duen Reas (2024) eraikitzeko. Proiektu gisa, Donostia Zinemaldiaren WIP Latam

By |2025-03-12T09:43:00+02:0012 martxoa, 2025|

‘A WHOLE LIFE’: Gizona bere bakardadean

Zuzendaria: Hans Steinbichler Urtea: 2023 Herrialdea: Austria – Alemania Bernardo Atxagaren testuarekin zerikusirik ez badu ere, ezin hobeto deskribatuko luke ‘Gizona bere bakardadean’ esamoldeak jatorri suitzarreko Hans Steinbichler zinemagile alemaniarraren film berriena. XX. mende osoa zeharkatzen duen istorioa dakar EIN GANZES LEBEN / A WHOLE LIFE-k, Andreas Eggerren bizitza tragikoa; Robert Seethalerren izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Margolari inpresionisten herentzia zinema hizkuntzara ekarriz, gizakia eta

By |2024-11-28T12:39:45+02:0027 azaroa, 2024|

‘ROTER HIMMEL’: Suak gorriz margotutako zeru tragikoa

Zuzendaria: Christian Petzold Urtea: 2023 Herrialdea: Alemania Bada zinemagile europarren belaunaldi bat -XXI. mende hasieraren bueltan bere ibilbidea hasi zuena- zinema politikoa baino zinema modu politikoan egiten duena. 60ko hamarkadako olatu berrien oinordetza jaso, eta ikusi-entzunezko formei lehentasuna emanez emozioz betetako istorioak kontatzen dituzten erresistenteak. Ez dira asko hitzak alboratu eta materia filmikoaren indarrean sinesten duten sortzaileak. François Ozon, Alice Rohrwacher, Oskar Alegria, Louis Patiño…

By |2024-10-08T14:04:47+02:0019 ekaina, 2024|

‘THE TEACHERS’ LOUNGE’:  Elkar entzuten eta ulertzen ikasteko garaia dugu

Zuzendaria: Ilker Çatak Urtea: 2023 Herrialdea: Alemania Isilean isilean, bete tokitxoa egiten ari da THE TEACHERS’ LOUNGE. Ez du beharbada Anatomie d’un chute laudatuaren oihartzunik izan, baina funtsean batak zein besteak gai edo helduleku berdintsua dutela aintzat hartuta (egia demostratzearen ezintasuna), eskola-eremuan girotutako thriller moralista hau ez litzateke inolaz ere ekoizpen frantziarraren itzalpean ahaztuta gelditu beharko. Justine Trieten drama judizialaren izaera performatibotik aldenduta, eztanda egitear

By |2024-02-07T11:30:58+02:007 otsaila, 2024|

Kutsidazu 349. ‘GOOD BYE, LENIN!’

Zuzendaria: Wolfgang Becker Urtea: 2003 Iraupena: 118 min. Herrialdea: Alemania Generoa: Drama | Komedia Berlin, 1989ko urria. Harresia erori baino egun batzuk lehenago, Alexen ama, bere ideia komunistez harro dagoen emakumea, koman sartu da. Zortzi hilabete geroago esnatzen denean, bere semeak ahal duena eta ezina egingo du Alemania bateratu eta kapitalista batean bizi dela jakin ez dezan. Familiaren apartamentua iraganean ainguratutako uharte bihurtzea izango du helburu,

By |2023-11-17T09:49:24+02:0010 azaroa, 2023|

Kutsidazu 345. ‘Autumn Sonata’

Zuzendaria: Ingmar Bergman Urtea: 1978 Iraupena: 99 min. Herrialdea: Alemania Generoa: Drama | Drama psikologikoa Charlotte piano-kontzertista ospetsua da, eta bere ibilbidean hain murgilduta egon denez, ez du bere alaba Eva zazpi urtean ikusi. Bere aldetik, Evak, bere senarrarekin eta larriki ezgaitutako ahizpa batekin bizi denak, maitasun-gorroto harremana du amarekiko. Hainbeste urteren ondoren, Charlottek bisitan joatea erabakiko du.  Gordintasun emozionalez beteriko solasaldiak izaten doazen heinean, haien

By |2023-10-13T11:20:04+02:0013 urria, 2023|

Ekoizpen argentinarrak, batez ere, Horizontes Latinos sailean

Argentinan, Txilen, Mexikon eta Brasilen girotutako hamabi istorio izango dira 71. Donostia Zinemaldiko Horizontes Saria eskuratzeko lehian. Hego Euskal Herrian eta Espainiako lurraldean inoiz erakutsi gabeko ekoizpen latinoamerikarren aukeraketan parte hartuko duten zinemagileek 35.000 euroko saria irabaz dezakete, eta horietako batzuk, gainera, Gazteriaren TCM sarirako hautagaiak ere izango dira.

By |2023-08-03T12:43:26+02:003 abuztua, 2023|

Kutsidazu 300. ‘EUROPA, EUROPA’

Zuzendaria: Agnieszka Holland Urtea: 1990 Iraupena: 115 min. Herrialdea: Alemania Generoa: Drama,  Nazismoa,  II. Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Solomon Perel poloniar jatorriko gazte judutarra sobietarren kontrolpeko umezurztegi batean jaso zuten. Urte batzuren bueltan, alemaniarrek errekrutatuko dute, nor den jakin gabe, eta, nahi gabe, nazien armadako heroi bilakatuko da. https://www.youtube.com/watch?v=JqMBNCo7LPE

By |2022-11-11T12:22:07+02:0011 azaroa, 2022|
Go to Top