‘Mavka. Basoaren zaindaria’ filma, zinema aretoetan euskaraz

Aleksandra Ruban eta Oleh Malamuzh ukraniarrek zuzendutako animaziozko filma gaur estreinatuko da, Zinema Euskaraz programaren baitan. Baso sorgindu bat edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea helburu duen Mavka da protagonista.