Bilbaoartek Aleksandr Sokurov zinegile errusiarraren zikloa eskainiko du
https://www.youtube.com/watch?v=JiLsS8NJDIU Datorren ekainaren 4an hasi eta uztailaren 16ra arte luzatuko den Aleksandr Sokurov zuzendari errusiarraren zine zikloa proiektatuko da Bilbaoarten. Sokuroven zazpi film emango dira jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.