Astean behin zinemara: Oliver Stone-en ‘Alejandro Magno’

Oliver Stone zuzendariaren pelikulak beti dira kitzikagarriak. Gizartea aldatu egiten da, eta horretan zineak zeresana izan behar duela iruditzen zaio Stone jaunari. Ez ditu pelikulak egite hutsagatik egiten, historiaren joan-etorriak ulertzen saiatzen da, norbanakoaren edo taldearen psikologia aztertzen, eta beraz, boterearen aurrean gizakiak duen jokabideari buruzko ondorioak atera nahian ikusiko dugu. Obsesio horien emaitza dira nor diren hainbat pertsonaiari buruzko filmak: USAko John F. Kennedy,