Orhiko xoriak Orhi laket
Zuzendaria: Elsa Oliarj-Inès Urtea: 2014 Herrialdea: Euskal Herria Joan den martxoaren 30ean, Iparraldea bertan programaren 16. edizioari amaiera emateko, Elsa Oliarj-Inès zinemagile atharraztarraren Haien gaztaroan, iragana agerian filma eskaini zuten Koldo Mitxelena Kulturunean. Aldudarrak eta Zaradoc ekoizpen-etxeen arteko proiektua 2014an errodatu zen. Aurkezten, EKE-ko buru Pantxoa Etxegoin eta Aldudarrak ekoizpen-etxeko Johana Duhalde izan ziren bertan. Ikasketak egitera Parisera joandako Elsa Oliarj-Inès zuzendaria bera Atharratzera bueltatu da