Kanaldudek telebista zerbitzu publikoa eskaintzeko hitzarmena sinatu du

Akitania Berriak telebista zerbitzu publikoa eskaintzeko 2018-2020ko kontratuak izenpetu ditu, eta lau telebisten artean, Bidarrain (Nafarroa Beherea) egoitza duen Kanaldude herri telebista dago. Hiru urtez, urtean 243.000 euro jasoko ditu zerbitzu publikoa eskaintzeko, eskualdean euskararen presentzia ikus-entzunezkoan bermatzeko eta tokiko ekoizpena sustatzeko.

By |2017-10-31T10:12:17+02:0026 urria, 2017|

Aldudarrak Bideo muntatzaile eta infografista baten bila ari da

Bidarrain (Nafarroa Beherea) egoitza duen Aldudarrak Bideo kooperatibak bideo-muntatzaile eta ilustratzaile-infografista bat behar du lanaldi osoan aritzeko. Kanaldude herri telebistarentzat zein kooperatibaren bezeroentzat ariko da lanean, eta curriculumak zein aurrez egindako lanen loturak azaroaren 20a baino lehen bidali behar dira.

By |2019-05-22T09:24:47+02:0025 urria, 2017|

Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet: “Filma egin ahala formatu gara”

Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnet lehengusuak dira. Lehena eskarmentu handiko antzerki zuzendaria eta aktorea da, besteak beste, Errautsak (2010), Hamlet (2013) eta Francoren bilobari gutuna (2016) obra laudatuetan aritutakoa, eta bigarrena ikus-entzunezko mundutik heldu da. Elkarrekin errodatu dute haien lehen film luzea, Non, eta 65. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztuko dute. Luhuson izan gara, Harri Xuri kultur gelan.

By |2019-05-20T15:41:36+02:0030 abuztua, 2017|

Zinema izango da bigarren Elepika festibaleko protagonista

Euskal Hirigune Elkargo berriko euskara eta kultur mediazio zerbitzuak eta Uztaritze, Kanbo eta Itsasuko liburutegi eta mediatekek elkarlanean, bigarren Elepika festibala egingo dute maiatzaren 10etik 20ra. Euskal hiztunei euskara balioan jartzeko bilgunea eskaintzea dute helburu, eta euskarazko sorkuntza artistikoa zabaltzea eta partekatzea.

By |2017-05-18T14:02:26+02:0011 maiatza, 2017|

Ximun Carrere (Aldudarrak Bideo): “Iparraldean eta Hegoaldean, funtzionatzeko bi bide ditugu”

Ximun Carrere Aldudarrak Bideo kooperatibako gerentea da. Non filmaren ekoizpenean ari dira Le petit théâtre de Pain eta Derrière le Hublot taldeekin batera. Durangoko Azokaren 51. edizioan Ipar Euskal Herriari egin zioten omenaldiaz, haien eguneroko jardunaz, kooperatibaren helburuez eta beste hainbat gaiez mintzatu gara berarekin.

By |2017-01-12T13:52:20+02:009 urtarrila, 2017|
Go to Top