Pirinioetan sortutako zinemaren katalogoa, orain sarean

Pirinio inguruan ekoiztutako zineari bultzada emateko egitasmoa sortu berri dute sarean, joan den martxoan imagespyrenees.fr webgunea jaurtitzearekin. Resistances eta Prades udalerrien zinema festibalek sortutako ekimena da, Ipar Euskal Herriko Aldudarrak bideo elkartearen laguntzarekin, eta Pirinioetako zinemaren panorama azaltzea du xede atariak.  Aipatutako eremuan jatorri duten lanen hedapen bidea izan nahi du, horretarako argibide baliagarriak eskainiz.