‘EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!’ lelopean, elkarretartzea egin dute Bilbon
Zuzendaritza-postuetan ere dagokion euskara-betekizuna ezartzea eskatu diote EiTBri. Dozenaka lagun bildu dira Bilboko egoitza aurrean.
Zuzendaritza-postuetan ere dagokion euskara-betekizuna ezartzea eskatu diote EiTBri. Dozenaka lagun bildu dira Bilboko egoitza aurrean.
EITBren egoitza nagusiaren aurrean elkartuko dira otsailaren 25ean hainbat sindikatu, eragile eta norbanako, 16:00etatik 16:30era bitartean. Zuzendaritza-postuetan ere dagokion euskara-betekizuna ezartzea eskatuko dute.
‘Aldatu gidoia euskararen alde’ lelopean, mobilizazioa burutu dute Gasteizen asteburuan. Ehunka euskaltzalek eta 37 eragilek babestu dute, euskarazko kultura, sorkuntza eta ikus-entzunezkoen alde, eta euskaran ardaztutako Euskal Irrati-Telebistaren alde.
Azken urteekin alderatuta hirukoiztu egin da aurrekontua, 4,60.000 euro izango dira euskarazko proiektuentzako. Herri ekimenak adierazi du “bide egokian emandako pausoa” dela. ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ lelopean Gasteizen egingo den mobilizazioarekin bat egin dute ere.
Maiatzaren 18an, Gasteizen, ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ lelopean, antolatutako mobilizaziora joateko deia luzatu dute euskalgintza, kultura, sindikalgintza, hezkuntza eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragiletako ordezkarik, bart Altsasuan eginiko agerraldian. Arabar hiriburuko Foru Plazatik abiatuko da mobilizazioa, 17:30ean.
Aldatu Gidoia Euskararen alde kanpaina herritarreko kideek agerraldia egin zuten atzo, azaroaren 20an, Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean. Legebiltzarkideei kanpainaren aldarrikapenak ezagutzera eman dizkiete eta 2024ko Eusko Jaurlaritzako kultura politiketan eta aurrekontuetan eskariak aintzat har ditzaten eskatuko diete.
Azaroaren 20an, Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean bilduko dira ekimenaren ordezkariak, legebiltzarkideei kanpainaren aldarrikapenak ezagutzera emateko. 2.300 sinadura inguru bildu dituzte dagoeneko.
Aldatu Gidoia Euskararen alde kanpainak elkartu ditu arlo anitzeko Euskal Herriko hainbat eragile, Lakuako gobernuari kultura eta ikus-entzunezkoen politikak errotik aldatzeko, euskara erdigunean jartzeko eta euskarazko kultura eta ikus-entzunezkoen eskaintza duin, zabal, erakargarri eta eguneratua urgentziaz osatu dezaten eskatzeko.