Adostutako manifestua irakurri du Pantailak Euskarazek, 56. DAn
Pantailak Euskaraz ekimenak Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestua aurkeztu du Durangoko Azokan. Mugimenduko kideek Irudienea gunean egin dute agerraldia abenduaren 4an, Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren tramitazioa ere irakurriz. ZINEA.EUS atariak ere bere atxikimendua eman dio manifestuari.