‘Fantastic machine’ (2023) filma proiektatuko du bihar Orbain Kultur Elkarteak
Banaketa arazoak medio, birprogramatu egin dute Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak biharko prestatua zuen emanaldia: Who The Fuck Is That Guy? The Fabulous Journey Of Michael Alago (Drew Stone, 2021) lana beharrean, Fantastic machine (2023) filma proiektatuko dute azkenean,19:00etatik aurrera.