Euskal ekoizpenak saritu dituzte ALCINE50 zinema jaialdian
ALCINE – Alcala de Henaresko Zinema Jaialdian euskal ekoizpenek sari-sorta irabazi dute. David Perez Sañudo zinemagileak zuzendutako La colcha y la madre (2021) film laburrak gidoi onenaren saria eskuratu du, eta Koldo Almandoz eta María Elorzaren Quebrantos (2020) lanari aipamen berezia egin dio epaimahaiak. Europako Film Laburren Lehiaketako bigarren saria Mikel Gurrearen Heltzear (2021) filmarentzat zian da.