Otso kumeak uluka, Zaragozan

Alauda Ruiz de Azua zinemagile bizkaitarraren opera primak hiru Feroz sari lortu ditu, sariketaren 10. edizioan: gidoi onena (Ruiz de Azua), film bateko emakumezko aktore protagonista onena (Laia Costa) eta taldeko emakumezko aktore onena (Susi Sanchez). Telesailen arloan, Borja Cobeaga donostiarrak sortutako No me gusta conducir gailendu da.

By |2023-01-30T12:53:45+02:0030 urtarrila, 2023|

 ‘Cinco lobitos’ filmak 95. Oscar sarietarako ibilbidea hasi du

Espainiako Zine Akademiak gaur bertan jakinarazi ditu 2023ko Oscar sarietan herrialdea ordezkatzeko hiru finalistak. Alauda Ruiz de Azua zinemagile bizkaitarren lehenengo film luzeaz gain, Alcarràs (Carla Simón) eta As Bestas (Sodrigo Sorogoyen) ere zerrendan daude. Behin betiko erabakia irailaren 13an hartuko dute.

By |2022-08-25T14:19:58+02:0025 abuztua, 2022|

‘ALCARRÀS’: Alcarrasetik Berlinera, Berlindik Alcarrasera

Zuzendaria: Carla Simon Urtea: 2022 Herrialdea: Katalunia -Alcarrasdik Berlinera, Berlindik Alcarrasera- Argi dago Kataluniako zinemak aurrerapauso garrantzitsua eman duela. Nazioarteko onarpena edukitzea ez dago gaizki, noski, eta Berlineko Urrezko Hartzarekin bada, are hobeto. Orain dela gutxi Galiziatik irten zen ‘Novo Cinema Galego’ delako estiloak eman zuen jada europara jauzia (horra hor Lois Patiñok eta Oliver Laxek Locarnon zein Cannesen izan duten arrakasta), eta baliteke Katalunian

By |2022-05-04T09:53:15+02:004 maiatza, 2022|

‘Alcarràs’ efektua: Iparraldeko gizona goibeldu duen fruitua

Denon ahotan dago egunotan Alcarràs. Carla Simón zinemagile kataluniarraren bigarren film luzeak txundituta utzi zuen Berlinaleko epaimahaia martxoan, eta denetarik entzun dugu ordutik, dena ona. Goraipamenak nonahi; une historikoa bizi izan dugula konbentzituta daude asko; Victor Ericeren El espiritu de la colmena (1973) filmaz geroztik Espainian egin den lan garrantzitsuena dela irakurri dugu zenbait aldizkari eta kroniketan; Almodovarrez gain, belaunaldi berriek ere zinema ona egiten

By |2022-05-05T14:19:33+02:003 maiatza, 2022|

Estreinaldiak: Apirilak 28

Alcarràs Aitonak hitz egiteari utzi dio, baina Solé familia zabaleko inork ez du zergaitia ulertzen. Urtero uda sasoian egin ohi duten bezala, Alcarràsen, Kataluniako landa-herri txiki batean, bilduko dira mertxikondo-saila landatu eta hazteko. Laurogei urtez lur bera lantzen aritu ondoren, azken uzta lanak egiteko elkartuko da familia osoa. Carla Simon zuzendari gaztearen bigarren lanak Berlingo jaialdiko sari nagusia eskuratu zuen urte hasieran. https://www.youtube.com/watch?v=XacARMle0ZY . .

By |2022-04-28T09:34:07+02:0028 apirila, 2022|

Carla Simónek zuzendutako ‘Alcarràs’, Berlinen nagusi

Pandemiari aurrez eginez, iaz ez bezala, modu presentzialean ospatu dute aurten Berlinale Nazioarteko Zinema Jaialdia. Carla Simón zinemagile kataluniarraren bigarren film luzea, Alcarràs, izan da Urrezko Hartza irabazi duen ekoizpena, eta Hong Sang-soo hegokorearraren So-seol-ga-ui yeong-hwa lanak jaso du epaimahaiaren sari nagusia. Zuzendari onena Claire Denis izendatu dute.

By |2022-02-17T14:32:50+02:0017 otsaila, 2022|
Go to Top