‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa, Artiumen

Ivan Zulueta euskal zinemagilearen pertsonari eta obrari eskainitako erakusketa hartuko du Gasteizko Artium Museoak, 2023ko martxora bitartean. Zinemagileak berak irudiaren inguruan esperimentatuz sortu zuen unibertsoa du aztergai.