‘Elkarrekin Sortzen’ taldeko eta ‘Gela bat norberarena’ egoitzako zinemagileen lanen aurkezpena

Elkarrekin Sortzen taldeko 9 zinemagileek eta Tamara Lucarini gidoilari eta zuzendariak, Gela bat norberarena egoitza-artistikoan hautatutako zinemagileak, garatutako proiektuak aurkeztuko ditu Etxe Betea jaialdiak datorren asteartean, maiatzaren 19an. 10:00etik aurrera finkatu dute hitzordua, BBK Kunako Ganbara aretoa.

By |2025-05-16T10:00:52+02:0016 maiatza, 2025|

‘Desagertuta’ telesailaren aurrestreinaldia, Crossover jaialdiaren saio berezi batean

Crossover festibalak, EITBko PRIMERAN plataformarekin lankidetzan, Desagertuta euskal thrillerraren aurrestreinaldia programatu du. Maiatzaren 19an, astelehena, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo dute emanaldi berezia, eta euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean grabatua izan den euskal fikzioaren lehen bi atalak proiektatuko dira.

By |2025-05-13T11:26:47+02:0013 maiatza, 2025|

Erich Pommer Institut erakundearen prestakuntza-eskaintza aztergai, MEDIA Euskadi bulegoaren bidez

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak euskal profesionalei zuzendutako online aurkezpen bat antolatu du, Erich Pommer Institut erakundearen prestakuntza-eskaintzaren berri emateko. Datorren ekainaren 5ean egingo dute hitzordua, 10:00etatik 11:00etara.

By |2025-05-13T09:58:41+02:0013 maiatza, 2025|

EITB sortze helburuetatik aldendu dela ohartarazi du Aldatu Gidoia egitasmoak

Nazioarteko ekoizle eta irrati-telebista publikoetako ordezkari nagusiak bildu dituen INPUT konferentzia ospatu berri dute Bilbon, maiatzaren 3tik 7ra bitartean. Bertan, Unai Iparragirre ETBko zuzendariak enteari buruz egindako adierazpenak salatu ditu Aldatu Gidoia egitasmo euskaltzaleak.

By |2025-05-13T09:57:46+02:0013 maiatza, 2025|

Anny Estradaren ‘La Singularidad’ proiektua garaile, Euskal Emakume Egileentzako Film Laburren Gidoi Lehiaketan

Euskal Emakume Egileentzako Film Laburren Gidoi Lehiaketaren sariketa-ekitaldia ospatu dute asteburuan, iCOFF- Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren baitan. Hiru finalistak aurkeztu zituzten bertan: Desakonpasatua (Aroa Fernandez), Lezie (Itziar Hormilla) eta La Singularidad (Anny Estrada), eta azken hau izendatu zuten irabazle.

By |2025-05-12T11:36:42+02:0012 maiatza, 2025|

Makusi plataformaren urteurrena: 840.000 ordu kontsumitu dituzte haur eta gaztetxoek, euskaraz

Iragan apirilaren 26an bete zuen lehen urteurrena MAKUSIk, EITB taldearen haur eta gaztetxoentzako euskarazko streaming zerbitzuak eta unibertso digitalak. Eta ondo ospatu ere: orotara, 840.000 ordu kontsumitu dituzte haur eta gaztetxoek, euskaraz; eta 48.000 harpidedun baino gehiago ditu plataformak.

By |2025-05-09T10:21:01+02:009 maiatza, 2025|

Izaskun Arandia, Tamara García Iglesias eta Maider Oleaga, Euskal Emakume Egileentzako II. Film Laburren Gidoi Lehiaketaren epaimahaikideak

Apirilaren 29an deialdia itxi ondoren, Euskal Emakume Egileentzako II. Film Laburren Gidoi Lehiaketa bere fase erabakigarrian sartu da. Euskal ikus-entzunezkoen munduan erreferentziazko hiru profesionalen esku egongo da ebazpena, Izaskun Arandia, Tamara García Iglesias eta Maider Oleaga, eta irabazlea ICOFF-Gasteiz jaialdiaren sari banaketa ekitaldian iragarriko dute, maiatzaren 10ean.

By |2025-05-08T16:08:16+02:008 maiatza, 2025|
Go to Top