Euskararen historia kolokan jartzen duten dokumentalak eta egungo labur berritzaileenak, larunbatean Bilbon

Gaur, apirilak 23, hasi eta igandera bitarte Bilbon egingo duten euskal kulturaren Loraldia jaialdian Zinemari eskainitako saio bat aurreikusi dute, Euskal Zinemaren Pantaila izenekoa. Hilaren 25ean izango da, larunbata, EITBren Multibox Gelan 11:00etan, eta Vasconiako historia bat eta Gure Sor Lekua dokumentalez gain, hainbat film labur ere eskainiko dituzte.