Zinemagileen arteko elkarrizketak: Albert Serra, Ariadna Ribas eta Artur Tort

Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimenaren saio berri bat egingo dute bihar, azaroaren 22an, 19:00etatik aurrea, Koldo Mitxelena Kulturunean. Albert Serra zuzendaria protagonista eta gidari, Ariadna Ribas eta Artur Tort bere azken lanaren – Pacifiction- muntatzaileekin arituko da solasean.

By |2022-11-21T17:08:46+02:0021 azaroa, 2022|

‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroaren bigarren edizioa

Lehen edizioaren arrakasta eta gero, Zinemagileen arteko elkarrizketak ikastaroaren bigarren edizioa egingo dute, azarotik maiatzera, Koldo Mitxelena Kulturgunean. Estibaliz Urresola, Irati Gorostidi eta Maider Fernández Iriarte izango dira bederatzi elkarrizketetako lehenengoaren protagonistak eta, aldiz, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga izango dira itxiera saioaren gonbidatuak.

By |2022-10-18T13:27:56+02:0018 urria, 2022|

Estreinaldiak: Irailak 23

Modelo 77 (Alberto Rodriguez) Drama | Kartzela Modelo kartzela. Bartzelona, 1977. Manuel izeneko kontulari gazte bat desfalkoagatiko epaiketa baten zain dago kartzelan, eta 6-8 urteko zigor bati aurre egin behar dio, zigorra neurriz kanpokoa bada ere egin duen deliturako. Bere zeldakide Pinorekin batera, bat egingo du preso arrunten eskubideen eta amnistiaren alde borrokatzen ari den kolektibo batekin, COPEL izenekoarekin. Askatasunaren aldeko gerra bat hasiko da,

By |2022-09-22T17:14:46+02:0022 iraila, 2022|

‘MODELO 77’: Preso baten lehen eskubidea da ihes egitea

Zuzendaria: Alberto Rodriguez Urtea: 2022 Herrialdea: Espainia Saila: SAIL OFIZIALA (lehiaz kanpo) Film bizia da Alberto Rodriguez (7 vírgenes; La isla mínima; El hombre de las mil caras) zinemagilearen azkena, kontatzen duen istorioak eta ordezkatzen duen garaiak hala eskatzen dutelako. Presoen eskubideak eta amnistia aldarrikatzeko sortutako COPEL Presoen Koordinakundearen historia kontatzen du, borrokaren hastapenetatik mugimenduaren desegitera arte. Modelo kartzela. Bartzelona, 1977. Manuel izeneko kontulari gaztea,

By |2022-09-16T16:33:12+02:0016 iraila, 2022|

Estreinaldiak: urriak 14

Kalebegiak Aurtengo Donostia Zinemaldian arrakastaz estreinatutako lana, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak ikus-entzunezko alorrean garatutako proiektu nagusia da orain zinemetara heldu dena. Bertan, hainbat euskal zinegilek hartu dute parte eta Donostiari buruzko film labur bana osatu dute, bederatzi guztira. Horrez gain, beste hiru lan, deialdi ireki baten bidez aukeratu dituzte, beraz, hamabi film laburrez osatutako lana da Kalebegiak. Filmen arduradunak honakoak dira: Asier Altuna eta Telmo Esnal, Isabel

By |2016-10-19T10:40:20+02:0013 urria, 2016|

Kritika: ‘El hombre de las mil caras’

Zuzendaria: Alberto Rodríguez Urtea: 2016 Herrialdea: Espainia Zinemaldia amaitu da, baina ikusleek jaialdian estreinatutako hainbat film ikusi ahalko dituzte asteotan, zinema aretoetan. El hombre de las mil caras da horietako bat. Espainiako gobernuko agente sekretu ohi Francisco Paesaren (Eduard Fernández) ibilbidea kontatuko du lanak, haren lagun Jesús Camoesen (José Coronado) off ahotsaren laguntzarekin. Paesak Guardia Zibileko zuzendari nagusi ohi Luis Roldan (Carlos Santos) eta haren

By |2016-09-28T10:13:37+02:0028 iraila, 2016|
Go to Top