Ezagutarazi dituzte 2022ko Feroz sarien izendapenak

Iazko edizioan protagonista nagusiak izan baziren ere, aurten apenas dago datorren urtarrilaren 29an Zaragozan banatuko dituzten Espainiako Zinema Berriemaileen Elkartearen Feroz sariak eskuratzeko euskal hautagairik. Iragarri dituzte behin betiko izendapenak, eta Maixabel filmak zortzi lortu ditu. Tartean dira, film dramatiko onenarena (Kowalski Films), taldeko aktore onenarena (Urko Olazabal) eta jatorrizko musika onenarena (Alberto Iglesias).

By |2021-11-26T12:10:50+02:0026 azaroa, 2021|

Aurreikuspenak erdia aurreikuspen

Pedro Almodovarren Dolor y gloria erabat gailendu da bart banatutako Goya sarietan. Aurreikusitakoak urrun eta aintzatespenak epel: bi garaikur ekarri ditu bueltan La trinchera infinita filmeko lantaldeak, emakumezko aktore eta soinurik onenarenak, eta efektu bereziak saritu dizkiote El hoyo lanari. Alberto Iglesias musikari donostiarrak 11. Goya saria irabazi du.

By |2020-01-28T17:49:18+02:0026 urtarrila, 2020|

‘Dolor y gloria’ eta ‘Ventajas de viajar en tren’, nagusi Feroz sarietan

Kritikari eta kazetariek eman dute epaia. Dolor y gloria eta Ventajas e viajar en tren izendatu dituzte sarietan drama eta komedia generoetako film onenak bart banatutako Feroz sarietan. Belen Cuestari emakumezko aktore onenaren saria eman diote La trinchera infinita-n egindako lanagatik, eta  soinu banda onenarena Alberto Iglesias musikari donostiarrari.

By |2020-01-17T13:50:17+02:0017 urtarrila, 2020|

Euskal zinemak abiatuko du gaur ZINEBI jaialdia

Gaur eman dio hasiera ZINEBI-k, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiak, bere 59.edizioari. Bilboko Arriaga Antzokiak jasoko du inaugurazio ekitaldia, 20:00etan, eta euskal zaporeko gauaz gozatzeko aukera izango du bertara gerturatzen den publikoak. Izan ere, lehiaketan parte hartuko duten euskal filmen emanaldiek eta Alberto Iglesias konpositoreari egingo dioten omenaldiak gorpuztuko dute saioa. Ohorezko Mikeldi Saria jasoko du musikagile donostiarrak. Aurreko urteetako aukeztutakoari jarraiki, gizarte gaiak izango dira

By |2017-11-10T14:19:02+02:0010 azaroa, 2017|

Alberto Iglesias musikariak jasoko du Ohorezko Mikeldia

Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazioarteko Zinebi Jaialdiak Alberto Iglesias musikari donostiarrari emango dio aurten Ohorezko Mikeldi saria. Zinemarako musika egile garaikide garrantzitsuenetakoa da Iglesias, eta besteak beste, Julio Médem, Pedro Almodóvar, Bigas Luna, John Malkovich, Fernando Meirelles, Ridley Scott eta Oliver Stone zinegileen lanetako soinu-bandak osatu ditu.

By |2017-10-03T11:10:16+02:0019 iraila, 2017|
Go to Top