‘Gelditasuna ekaitzean’ filma PRIMERANen estreinatuko dute ostegunean
Alberto Gastesiren opera prima bere streaming plataformaren katalogoan txertatuko du EiTBk. Ekainaren 13az geroztik egongo da ikusgai.
Alberto Gastesiren opera prima bere streaming plataformaren katalogoan txertatuko du EiTBk. Ekainaren 13az geroztik egongo da ikusgai.
Vidania Films ekoiztetxe donostiarraren eta White Leaf Producciones madrildarraren arteko koprodukzioa da proiektua. Film Factory salmenta-etxe kataluniarrak eskubideak erosi ditu, nazioartean zabaldu dadin ahalbidetuz.
Alberto Gastesiren Gelditasuna ekaitzean filmak, Loreto Mauleon eta Iñigo Gastesi protagonista dituena, aste honetan ekingo dio streaming bideari. Aurki banatuko diren Goya, Feroz eta Forque sarietarako hautagaia, gaurtik aurrera ikusi ahal izango da FILMINen.
Alberto Gastesi donostiarraren lehen film luzea, Gelditasuna ekaitzean, maiatzaren 12an estreinatu zen Hego Euskal Herriko zein espainiar lurraldeko hainbat zinema aretoan, eta gaurtik aurrera, Iruñeko Golem Yamaguchin ere eskainiko dute. Halaber, filmak ekainaren 9tik 18ra Errumaniako Cluj-Napoca hirian egingo den Transilvaniako Nazioarteko Zinemaldiaren 22. edizioan izango du nazioarteko estreinaldia.
Zuzendaria: Alberto Gastesi Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria -Etengabeko bidegurutzea- Alberto Gastesiren lehen pelikula plano itxi batekin hasten da. Lararen (Loreto Mauleon) aurpegia da, baina ezin dugu argitasunez ikusi. Zerbaiten atzean dago, zuhaitz baten orriak islatzen dituen kristala dago gure begiradaren eta bere aurpegiaren artean. Auto baten barruan dago, bere bikote Telmoren (Aitor Beltran) zain. Aurpegia nebulosa baten erdian egote horrek pertsonaiaren koordenadetan jarriko
Alberto Gastesi donostiarraren lehen film luzea, LA QUIETUD EN LA TORMENTA (Gelditasuna ekaitzean), ostiral honetan, maiatzaren 12an, estreinatuko da zinema-aretoetan. Halaber, filmak ekainaren 9tik 18ra Errumaniako Cluj-Napoca hirian egingo den Transilvaniako Nazioarteko Zinemaldiaren 22. Edizioan izango du nazioarteko estreinaldia.
Gelditasuna Ekaitzean, Alberto Gastesi donostiarraren lehen film luzea, Loreto Mauleon eta Iñigo Gastesi protagonista dituena, Eivissako Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdiaren 7. edizioan lehiatuko da. Otsailaren 17tik 26ra bitartean egingo dute hitzordua.
Sortzaile donostiarraren hiru film laburrak pantailaratuko dituzte azaroaren 11tik 18ra bitartean gauzatuko duten jaialdiaren 60. edizioaren baitan. Crossroads – Zinemaldia | FICX hitzarmenaren ondorioz, aldiz, 70. Donostia Zinemaldian erakutsi dituzten sei film pantailaratuko dituzte, tartean, Gelditasuna ekaitzean (Alberto Gastesi).
Zuzendaria: Alberto Gastesi Urtea: 2022 Herrialdea: Euskal Herria Saila: EUSKAL ZINEMAREN GALA 2005ean ezarri berri du Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktoreak euskal zinemaren sorrera. Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza liburuan dioenez, urte hartan, Aupa Etxebeste filmaren estreinaldiarekin jarraikortasunez eta normaltasunez hasi ziren euskaraz pelikulak errodatzen; Asier Altuna eta Telmo Esnalen komediak irekitako bidetik etorri dira gai, forma, trataera eta
Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko Zinemira atalaren programazioaren baitan estreinatuko dute GELDITASUNA EKAITZEAN / LA QUIETUD EN LA TORMENTA, Alberto Gastesiren lehen film luzea izango dena. Aurrerapen gisa, teaser irudiak eta kartela zabaldu ditu lan-taldeak.