Bloga: ‘La línea de Sombra’, itzalaren marra gainditu duzunean

Minbiziak erlastutako ahots jipoituarekin ekiten dio Alberto García Alix argazkilariak kameraren aurrean egingo duen biluzketari. Izan ere, esanguratsuki izenburu Conradtarra duen La línea de Sombra dokumentalean (Itzalaren marra), lagun umo, zahar, zauritu bat agertzen zaigu. Bertan autorretratu bat egiten dio bere buruari. Hustuketa bat ispiluaren aurka. Omenaldi bat, oinazeari egindakoa, non motorrak, neskak, neskalagunak, Willy anaia (eta hainbat hildako gehiago), larruzko txamarrak, xiringa konpartituak, pisu