Palm Springs jaialdian izango da ‘Albaitari’ filma
http://vimeo.com/36292093 Estatu Batuetako Kaliforniako Film Laburren Palm Springs Jaialdian pantailaratuko dute Pablo Vijande zuzendariaren Albaitari filma. Darryl Mcdonald erakustaldiko zuzendariaren gonbitea jaso eta gero, filmak bere ordezkaritza izango du jaialdian. Ekainaren 18a eta 24a bitarte egingo da, Palm Springs (Kalifornia) lurraldean, hain zuzen.